Mundua -

Atentatua Berlinen

Aske utzi dute Anis Amriren kontaktua izateagatik atxilotutako gizona

Alemaniako Fiskaltzak eta Poliziak Berlingo atentatua ikertzen jarraitzen dute. Hamabi pertsona hil ziren erasoan.

Berlingo erasoan erabilitako kamioia. Argazkia: EFE
Berlingo erasoan erabilitako kamioia. Argazkia: EFE
Berlingo erasoan erabilitako kamioia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Fiskaltzak aske utzi du atzo atxilotutako 40 urteko tunisiarra. Anis Amri Berlingo erasoaren ustezko egilearen “kontaktua” izatea leporatuta atzeman zuten, baina inolako harremanik ez dutela egiaztatu dute orain.

Bestalde, Fiskaltzak baieztatu du Anis Amri Holandatik eta Frantziatik igaro zela Italiara iritsi aurretik. Milanen hil zuen Poliziak, ohiko kontrolgune batean izandako tiroketan.

Era berean, Amrik Estatu Islamikoaren jarraitzailea dela aitortzen duen bideoa benetakoa dela eta grabazioan ageri dena gizonezkoa Amri dela baieztatu dute. Bideoa Berlingo auzo batean grabatu zuen.

Alemaniako komunikabideen arabera, Amrik hainbat mezu eta argazki bidali omen zituen, erasoa gauzatu baino hamar minutu lehenengora arte. Hala ere, agintariek ez dute oraingoz horrelakorik baieztatu.

Horrez gain, Amrik Italiako polizia bati tiro egiteko erabili zuen pistola eta Berlingo atentatua egiteko erabili zena arma bera den ikertzen ari direla jakinarazi du Fiskaltzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania albisteak Atentatuak argazkiak Eguneko albisteak