Mundua -

Bake-akordioa

Kolonbiako Ganberak FARCeko kideentzako Amnistia Legea onartu du

Armagabetze prozesuan FARCeko kideek berme juridikoa izatea bilatzen du legeak.

Kolonbiako bake-akordio berriaren sinadura ekitaldia. Artxiboko argazkia: EFE
Kolonbiako bake-akordio berriaren sinadura ekitaldia. Artxiboko argazkia: EFE
Parlamentuak amnistia legea onartu du

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bake akordioaren ondotik, Kolonbiako Ordezkarien Ganberak Amnistia Legea onartu du gaur, FARCeko kideek berme juridikoa izan dezaten armak entregatzerakoan.

Amnistia Legeak 121 parlamentarien babesa jaso du eta ez kontrako botorik izan. Araua orain Senatuan eztabaidatuko dute eta gaur bertan onartuko dutela espero da.

Amnistia Legeaz baliatuko ahalko dira FARCeko kideak, gizateriaren aurkako delituak egin dituztenak, sexu-abusuen egileak edo adingabeak errekrutatzen aritu izan direnak salbu.

Gatazka armatuak iraun duen urteetan krimenak egin dituzten Kolonbiako polizia eta militarrentzako tratamendu berezia ere aurreikusten du lege berriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken orduko albistea Kolonbia