Mundua -

Erasoa Berlinen

Gizonezko bat atxilotu dute Alemanian, Berlingo atentatuarekin lotuta

Anis Amrirekin harremanetan egon zen eta Poliziak uste du erasoarekin lotuta egon daitekeela.

Berlingo erasoan erabilitako kamioia. Argazkia: EFE
Berlingo erasoan erabilitako kamioia. Argazkia: EFE
Berlingo erasoan erabilitako kamioia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berlingo Poliziak gizonezko bat atxilotu du abenduaren 19ko atentatuaren ustezko egilearekin harremanetan egon izana egotzita, Alemaniak Fiskaltzak jakinarazi duenez. Berlingo merkatu baten aurka izandako erasoan 12 pertsona hil ziren.

Anis Amri ustezko erasotzailearen sakelako telefonoa aztertu ostean jakin dute gaur atxilotutako laguna harekin harremanetan egon zela.

“Orain arte egindako ikerketak aintzat hartuta, erasoarekin lotuta egon daitekeela uste dugu”, esan du Fiskaltzak.

Atentatua izan eta lau egunetara hil zuen Italiako Poliziak Anis Amri, Milanen. Ohiko kontrolgune batean nortasun-agiria eskatu zioten eta tiroka hasi zen. Tiroketa horretan hil zuten Berlingo erasoaren ustezko egilea.

Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, Alemaniatik Frantziara joan zen ihesean eta handik Italiara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Alemania albisteak Atentatuak argazkiak Gaurko azken orduko albistea