Mundua -

Israel - Palestina

Jerusalemek atzeratu egin du kolonietan etxeak eraikitzeko bozketa

Udalak gaur egitekoa zuen Jerusalem ekialdean, lurralde okupatuetan, 618 etxebizitza berri eraikitzea onartzeko bozketa.

Israelek mende erdia baino gehiago darama lurralde okupatuetan asentamenduak eraikitzen. EiTB
Israelek mende erdia baino gehiago darama lurralde okupatuetan asentamenduak eraikitzen.
Israel, mende erdia bere lurraldetik kanpo asentamenduak eraikitzen

1:36

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jerusalemgo alkatetzak atzeratu egin du hiriaren ekialdean, lurralde okupatuetan, 618 etxebizitza berri eraikitzea baimendu behar zuen bozketa. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) asentamenduen kontra onartutako ebazpenaz geroztik lehendabiziko bozketa izan behar zuen.

Gaurko udalbatzak palestinarren lurralde okupatuan gutxienez 618 etxebizitza eraikitzea onartu behar zuen, eta asmo horrek hautsak harrotu ditu, bereziki, nazioarteak Israeli Palestinako asentamenduekin berehala bukatzea eskatu ostean etorri delako.

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Palestinako asentamenduei buruzko ebazpena onartu zuen joan den ostiralean, Israeli eskatuz berehala eta erabat bukatzeko asentamenduekin.

AEBren abstentziori esker onartu zuten testua. 2011n antzeko ebazpen bat bozkatu zuten, baina orduan horren kontra azaldu ziren Estatu Batuak. Oraingoan, baina, abstentziora jo dute, eta ebazpenak aurrera egin du.

Ebazpenean jasotzen denaren arabera, asentamenduak «nazioarteko legedia urratzen dute, eta oztopo dira bi estatuen artean irtenbide bakezko eta iraunkor bat lortzeko».

Horrez gainera, ebazpenak zehazten du ez dela 1967ean ezarritako ildoen gaineko aldaketarik onartuko, bi aldeek negozioaren bitartez onartzen ez baldin badute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak Israel albisteak azken ordukoa Palestina azken orduko albisteak Jerusalem gaur Ekialde Hurbila gaur