Mundua -

Gerra Sirian

Ebakuazioarekin jarraitzeko autobusak Alepora iritsi dira

Aitzitik, Fua eta Kefraya ebakuatu behar zituzten autobusetako sei erre egin dituzte.

Ebakuazioak Alepo
Ebakuazioak Alepo
Alepo ekialdeko ebakuazioak lau urteko gerrari amaiera eman dio

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SANA albiste-agentzia estatalak igande honetan zabaldu duenez, erreboltariak, zibilak eta zaurituak ebakuatzen jarraitzeko autobusak Alepo ekialdera iritsi dira. Ebakuatzeko lan horien barruan Fua eta Kefraya herrien ebakuazioa ere aurreikusten da.

Elizabeth Hoff Osasunaren Mundu Erakundeko ordezkariak azaldu duenez, 13:00etan (Euskadiko ordua) ekin behar zieten ebakuatze-lanei.

Al Ijbariya kateak jakinarazi duenaren arabera, adostasuna dago Gobernuaren eta erreboltarien artean Alepo ekialdetik pertsonak ebakuatzeko Fua eta Kefraya herrietatik beste horrenbeste ebakuatzearen truke. Hain zuzen ere, 1.200 pertsona Alepotik eta antzeko kopurua bi herri horietatik.

Behin Fua eta Kefrayako ebakuatuak Gobernuaren menpe dauden gune seguruetara iritsita, Alepoko borrokalariek eta haien senideak ateratzeko baimena izango dute, Fua eta Kefrayatik talde gehiago atera daitezen truke.

Alabaina, Fua eta Kefraya ebakuatu behar zituzten autobusetako sei erre egin dituztela jakinarazi du Giza Eskubideen Behatoki Siriarrak. Itxuraz, guztira sei erre dituzte, eta beste bostek bere helmugara heltzea lortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Albisteak Zer ari da gertatzen Sirian?