Mundua -

guda sirian

Alepon harrapatuta dauden zaurituak hiritik ateratzen hasi dira

Ebakuazioan laguntzeaz gain, Nazio Batuen Erakundeak prozesua gainbegiratuko du.

Bi gudari siriar, Alepon. Argazkia: EFE
Bi gudari siriar, Alepon. Argazkia: EFE
Lehen herritarrak atera dituzte Alepo ekialdetik

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan, Alepo ekialdean harrapatuta dauden zaurituak, gaixoak, zibilak eta matxinoak ateratzeko operazioa jarri dute martxan. Arrazoi horregatik, Baxar al-Asad Siriako presidenteak bere alde borrokatu dutenak zoriondu ditu.

Lehenengo ordu hauetan larri zaurituta dauden 40 bat pertsona eta 3.000 zibil inguru atera dituzte Alepo ekialdetik.

Telebista ofizialaren arabera, 4.000 soldadu eta 9.000 zibil inguru aterako dira Alepo ekitaldetik, baina matxinoak ez ei dituzte ebakuatu oraindik.

Ebakuazioan laguntzeaz gain, Nazio Batuen Erakundeak prozesua gainbegiratuko du.

Bestalde, errebeldeek setiatuta dituzten Fua eta Kefraya herrietatik zibilak eta zaurituak ateratzeko ebakuazio prozesua ere abiatu dute. Hama probintziako gobernadoreak adierazi duenez, 29 kamioiz eta anbulantziaz osatutako konboia abiatu da gaur bi toki horietara.

Siriako agintariek goizean iragarri dute abiatu dituztela dagoeneko Alepoko ekialdetik soldaduak eta zibilak ateratzeko operazioak. "Alepoko ekialdetik gizon armatuak ateratzeko operazioa hasi da", adierazi diote iturri ofizialek Reuters albiste-agentzia britainiarrari.

Bestalde, matxinoen esanetan, bi aldeek adostutako su-etena martxan da jadanik, 01:30etik (gure ordutegia) aurrera. Horren ildotik, Reutersek aipatutako iturri baten arabera, gatazkak gaur goizeko lehen orduan eten dira.

Gobernuak eta matxinoek akordio berria adostu zuten asteazkenean, Alepoko ekialdea husteko. Gune hori matxinoek izan dute kontrolpean gutxi arte eta, oraingoa, zibilak modu seguruan ateratzeko saiakera berria da.

Gobernuaren iturri batek konfirmatu egin du akordioa badagoela eta, horren ordez, Fua eta Kefrava herrietan (Idleb probintzia) dauden 15.000 zibilak ere aterako dituztela.

Gobernuak eta matxinoek asteartean adostu zuten, Errusiaren eta Turkiaren oniritzi eta babesarekin, soldaduak eta zibilak Alepotik ateratzeko akordioa, hilabeteko oldarraldi sutsu baten ostean Al Assaden eskuetara bueltatu eta gero.

Aurreikusi zuten, gainera, su-etena asteazkenean burutzea, ebakuazioari ekin ahal izateko. Horretarako, hainbat autobus eraman zituzten Alepoko ekialdera.

Halere, akordioak kale egin zuen lehen pausoa eman baino lehen. NBEaren eta matxinoen hitzetan, Iranek (Gobernu siriarraren aliatua) baldintza berriak aurkeztu zituen: Fua eta Kefraya hustea.

Akordioan egindako aldaketak ahalbidetu egin zuten gatazkak berrabiaraztea. Gobernuaren indarrek Sukkari auzoan (Alepo ekialdeko azken gotorlekua) sartzea erdietsi dute eta, bitartean, oposizioak kontraerasoa egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Errusia bideoak Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Turkia berriak Zer ari da gertatzen Sirian?