Mundua -

Toronton (Kanada)

G20ren bilera hasi da, agintarien arteko liskarren artean

2.000 lagun inguru bileraren aurka manifestazioa egin dute 20 herrialdek osatzen duen taldeari pobreziaren kontra borrokatzea eskatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G8ko herrialdeen arteko bilera amaitu ostean, bilerara batu dira G20ko kideak, Toronton (Kanada) ospatzen ari den bileran. Liskar handiak daude agintarien artean.

G20ren agendaren gai garrantzitsuenen artean, azken hamarkadetako krisi ekonomiko latzenari aurre egiteko mundu mailan martxan jarri ziren programa pizgarriei amaiera noiz eta nola eman eztabaidatuko dute.

Amerikako Estatu Batuetan sustapenaren aldeko politikak mantendu nahi dituzte, herrialde horren ustez, ekonomia atzeraldian sartu daiteke berriro ere, neurri pizgarriak bat-batean kentzen baldin badira.

Europako herrialdeen ustez, ordea, defizitak murrizteko unea da eta horrela ez egitekotan, europarrak Gobernuenganako konfidantza galdu dezakete, hazkundea murriztuz.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea Toronton egongo da G20ren bileran parte hartzeko eta Espainiako gainbegiratze sistema finantzarioa eta aurrezki kutxaren berregituratze prozesua defendatzeko.

Manifestazioa

2.000 lagun inguru bileraren aurka manifestazioa egin dute 20 herrialdek osatzen duen taldeari pobreziaren kontra borrokatzea eskatzeko. Ekintzaileak, sindikatuko kideak eta beste manifestariak Toronto erdigunetik egindako martxa batean parte hartu dute, baina Poliziak manifestariak geldiarazi ditu segurtasun-ingurura heldu direnean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea