Mundua -

Brusela

EBk eta Kubak 'jarrera arrunta' baliogabetzeko akordioa sinatu dute

Hala, bloke komunitarioak amaitutzat jo du uhartearekin 1996az gero zuen aldebakarreko harreman murriztailea.

Bruno Rodriguez Kubako Kanpo Politikarako ministroa eta Mogherini gaur, Bruselan. Argazkia: EFE
Bruno Rodriguez Kubako Kanpo Politikarako ministroa eta Mogherini gaur, Bruselan. Argazkia: EFE
Bruno Rodriguez Kubako Kanpo Politikarako ministroa eta Mogherini gaur, Bruselan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak (EB) eta Kubak aldebiko akordioa sinatu dute astelehen honetan, elkarrizketa politikoa eta lankidetza sustatzeko. Hala, bloke komunitarioak 1996az gero uhartearekin ezarrita zuen aldebakarreko harreman murriztailea baliogabetu du.

"Gaur onartu dugu Kuba aldatu egin dela eta aldaketa horri lagundu nahi diogu, beste maila batera eramanda", esan du Federica Mogherini Kanpo Politikarako EBeko goi-ordezkariak akordioa sinatzeko ekitaldian. Bruno Rodriguez Kanpo Politikarako Kubako ministroak ere parte hartu du, baita EBeko 28 herrialdeetako zenbait ordezkarik ere.

Rodriguezen esanetan, "hitzarmenak harremanak sendotzen lagunduko du: politikan, gizartean, finantziazioan, hezkuntzan, kiroletan eta elkarkidetzan". Horrez gain, "oreka, ulermena, justizia eta bakea sendotuko" dituela azpimarratu du agintari kubatarrak, "gizakiek geroz eta arrisku gehiago dituzten garaian".

Sinadura honi esker, EBk eta Kubak garai berria abiatuko dute harremanen arloan. Izan ere, Europar Batasuneko herrialdeek Kubari ezarritako politikak atzean utziko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Batasun europarra Brusela Europako herrialdei buruzko albisteak Gaurko azken ordukoa Kuba