Mundua -
Siria
Estatu Islamikoa Palmira hiritik irten da
Errusiako hegazkinek gogor eraso egin diete jihadisten eremuei goizaldera arte, EIk hiria berriz kontrolatu ez zezan.
Agentziak | Erredakzioa
Estatu Islamikoa talde jihadista Palmira (Siria) hiriko kanpoaldetik irten da igande honetan, errusiarrek hiriaren aurka egindako erasoan zehar ia guztiz kontrolpean izan ostean. Bonbardaketak gau osoan izan dira, Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera.
Jihadistek Homs probintzia siriarraren ekialdean dagoen hiriaren gehiengoa bereganatu zuten, Gobernuaren soldaduen aurka borrokatu eta gero.
Behatokiaren arabera, erregimenaren tropek soldadu ugari bildu zituzten hiriaren hegoaldean eta mendebaldean; muturreko soldaduak, ostera, Al Basatin eremura joan ziren, Palmira ekialdean.
Gobernuz Kanpoko Erakundearen esanetan, Errusiako hegazkinek jihadisten eremuei eraso egin diete gogor goizaldera arte, EIk hiria berreskuratu ez dezan. Izan ere, orain dela 8 hilabete aske utzi zuten, armada errusiarraren laguntzaz.