Mundua -

Siria

Estatu Islamikoa Palmira hirian sartu da berriro

Hala jakinarazi dio Siriako Giza Eskubideen Behatokiak BBC kateari.

Palmira hiria. Argazkia: EFE
Palmira hiria. Argazkia: EFE
Palmira hiria. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoa talde jihadistaren miliziak Palmirako antzinako hirian (Siria erdialdea) sartu dira berriro, joan zen martxoan handik kaleratuak izan ostean. Aste honen hasieran sorpresaz egindako erasoaldi bati ekin zioten, eta ostegunean izandako borroka erabakigarriak eta gero hirian sartzea lortu zuten, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak BBC kateari adierazi dioenez.

"Estatu Islamikoa Palmiran sartu da larunbat honetan, eta orain ipar-mendebaldo zatian dago", azaldu du erakundeko zuzendaria den Rami Abdelrramanek.

Une honetan borrokaldiak hirigunean kokatzen dira, eta bertan Siriako "dozenaka militar" hil dira grano-biltegiak babestu nahian; alabaina, jihadistek eskuratu dituzte berriro, gas- eta petrolio-zelai batzuekin batera.

Bere menpean izan zuen hamar hilabeteetan, UNESCOk interes historikotzat jotako monumentu ugari suntsitu zituen Estatu Islamikoak, baita aldamenean dagoen Tadmur hiria ere. Desegindako lekuen artean 2.000 urteko antzinatasuna zuten bi tenplu zeuden.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Estatu islamiarra berriak Jihadismoa Albisteak Siria