Mundua -

Siria

AEB eta Errusia bilduko dira gaur Genevan, 'Alepo suntsi ez dadin'

Su-etena lortzeaz gain, zibilak ebakuatzea eta giza-laguntza iristea ahalbidetuko duen plana adostea da.

Alepo hiria, Sirian. Artxiboko argazkia: EFE
Alepo hiria, Sirian. Artxiboko argazkia: EFE
Hainbat zibil hil dira Alepo eta Raqqa hirietan izandako erasoaldietan

0:50

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Kerry AEBko Estatu-idazkariaren arabera, errusiarrekin bilduko dira gaur, larunbata, Genevan, Siriako Alepo hiria "guztiz suntsi ez dadin".

Estatu Batuetako Pariseko enbaxadan egindako harreran, Kerryk esan du bileraren helburua su-etena lortzea izango dela, zibilak ebakuatu eta giza-laguntza iritsi dadin ahalbidetzeaz gain. Halaber, soldatu errebeldeen egoera ere erabakiko dutela diote Frantziako hedabideek.

Agintari estatubatuarrak AEBaren eta Errusiaren artean desadostasunak daudela onartu duen arren, akordioa hitzartzetik "hurbil" daudela baieztatu du.

Frantziako hiriburuan Siriako oposizioa babesten duten herrialdeen arteko bilera hasi baino lehen egin ditu adierazpenok Kerryk.

Jean-Marc Ayrault Atzerri ministro frantziarrak gidatuko du batzarra. Kerryz gain, Frank-Walter Steinmeier alemaniarra, Boris Johnson britainiarra eta Mohamed bin Abdulrahman bin Yasmin al Zani quatartarra izango dira, besteak beste.

Siriatik, berriz, Negoziazioetarako Goi Batzordeko koordinatzailea (oposizioaren erakundea), Riad Hiyab, eta Brita Hayi Hasan Alepoko Herri Batzordeko presidentea joango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Errusia Eguneko albisteak Siria