Mundua -

Siria

Armadak Alepoko alde zaharra hartu eta 'segurtasuna berrezarri' du

Gainera, iragarri dutenez, operazioaren bidez 200 zibil ateratzea lortu dute eta hainbat "terrorista" atxilotu dituzte.

Alepo
Alepo
Siriako armadak Alepoko Alde Zaharraren kontrola hartu du

0:49

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Erreboltariek" Alepo Siriako hiriko alde zaharretik alde egin dute, Armada siriarrak eta haren aliatuek emandako aurrerako pausoen ostean. Atzo, asteartean, Aquiul eta Bab al Hadid barrutiak hartu zituzten gune horretan, Giza Eskubideen Behatoki Siriarra GKEak jakinarazi duenez.

GKEaren esanetan, Gobernuaren indarrak gune hori arakatzen ari dira, hain zuzen, Hanano eta zitadela historikoaren barrakoien arteko gunea.

SANA Siriako albiste agentzia ofizialaren arabera, unitate militarrek "segurtasuna eta egonkortasuna berrezarri" dute Aquiul eta Bab al Hadiden, eta, hala, 200 zibilen segurtasuna bermatu eta zenbait "terrorista" atxilotu dituzte.

Behatokiak gogorarazi duenez, soldaduek Al Shaar, Al Muasalat, Al Sheij Lotfi, Karam al Yabal eta Al Maryeren parte batzuen kontrola hartu zuten atzo, bonbardaketen eta artilleriaren laguntzarekin.

Halere, SANAk baieztatu egin du hartutako guneak Karam al Dada, Karam al Qataryi, Al Shaar, Al Marye eta Al Sheij Lotfi direla.

GKEak, gainera, adierazi zuen asteartean gutxienez 11 pertsona hil zirela, tartean hiru adingabe, Gobernuaren artilleriak egindako tiroen ondorioz, Al Zabdie auzoan eta ekialdeko beste gunetan.

Azaroaren 15ean, Armadak eta bere aliatuek oldarraldia abiarazi zuten Alepon, eta "erreboltarien" eskuetan zegoen lurraldearen % 70 kentzea lortu dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Zer ari da gertatzen Sirian?