Mundua -
Siria
Siriako erregimenak kontrolpean du Alepo ekialdeko iparraldeko eremua
Alepoko nazioarteko aireportura doan errepidetik Al Sajurrera doan eremua agintari siriarren esku dago.
Agentziak | Erredakzioa
Alepo ekialdeko iparraldeko eremua Siriako Gobernuko agintarien esku geratu da astelehen honetan, oposizioko errebeldeak Al Sajur auzotik eta beste hainbat tokitatik bota ostean. Giza Eskubideen Siriako Behatokiak eman du informazioaren berri.
Gobernuz Kanpoko Erakundeak baieztatu duenez, Alepoko nazioarteko aireportutik Al Sajurrera doan errepidearen eremua agintarien kontrolpean dago. Azken orduotan, Bachar al Asad presidente siriarraren soldaduek Al Sehij Jader auzoa hartu dute, baita Al Haidaria eta Al Sajur eremuak ere. Horrez gain, Al Sheij Fares barrutiaren zati bat menderatu dute.
Bestalde, kurduek eta arabiarren adostutako FSD aliantza AEBren laguntza jasotzen ari da, eta inguruko leku batzuk bereganatu dituzte: Bustan al Basha eta Al Helik al Tahiatani auzoetako zenbait eremu, besteak beste.