Mundua -

Frantzia

Gizon batek emakume bat hil du monjen bizileku batean, Frantzian

Gertaera Montferrier-sur-Lez udalerrian jazo da, Frantziako Herault departamenduan (hegoaldean).

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon armatu bat erretiratutako monjen bizileku batean sartu da ostegun honetan, azaroak 24, Montferrier-sur-Lez udalerrian, Frantziako Herault departamenduan (hegoaldean). Frantziako hedabideek jakinarazi dutenez, gizonak ihes egitea lortu du, baina gutxienez pertsona bat hil du, Frantziako BFMTV telebista kateak baieztatu duenez.

Gendarmeriak ikerketa abiarazi du gertatutakoa argitzeko. Antza denez, burua estalita zeraman gizon bakar batek, bertan bizi zen emakume bat hil du. Gendarmeriaren arabera, gizonak aizto bat eta eskopeta bat darama gainean. Frantziako hedabideek zabaldu dutenez, bizilekuan erretiratutako 70 monje bizi dira.

Poliziek bizilekua miatu dute eta emakume bat hilda aurkitu dute, ahoa estalita eta labankada arrasto ugarirekin.

Erasotzaileak ihes egitea lortu du, baina gendarmeak bere bila ari dira. Dena den, eraso terroristaren hipotesia  alde batera utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Frantzia Albisteak