Mundua -
Alemania
Merkel laugarren agintaldira aurkeztuko da
Batasun Kristau-Demokrataren hautagaia izan nahi du kantzilerrak. "Alemania zerbitzatu nahi dut", esan du.
Agentziak | Erredakzioa
Alemaniako kantziler Angela Merkelek laugarren agintaldi batera aurkezteko asmoa agertu du, Batasun Kristau-Demokrataren (CDU) hautagaia bezala, hurrengo hauteskundeetan, 2017ko irailean.
"Ez da garrantzirik gabeko gai bat. Alemania zerbitzatu nahi dut. Berriz aurkezteko prest nago", esan du Merkelek CDUren egoitzan, Berlinen.
Hitzaldian, kantzilerrak demokrazia eta askatasunaren balioak defendatu ditu, baita jendeak merezi duen begirunea, arraza eta generoa alde batera utzita. "Nire helburua gizartea bat eginda mantentzea da", eta horretarako "gorrotoa elikatzea saihestu behar dugu", esan du.