Mundua -

Pukhrayanen

140tik gora hildako izan dira Indiako tren istripuan

Konboiaren bagoi batzuk errailetik irten dira Uttar Pradesheko estatuan, 220 zauritu ere utziz.

Erreskate lanek jarraitzen dute Indian / EFE.
Erreskate lanek jarraitzen dute Indian / EFE.
100 hildako baino gehiago Indian, tren-istripuan

1:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 142 pertsona hil dira eta 200 lagun inguru zauritu dira tren baten bagoia errailetik irten ostean, Pukharanen, Uttar Pradesheko estatuan (India), igande goizaldean. Hildako gehienak lotan zeuden istripua gertatu denean.

Kanpurreko barrutiko Poliziaren komisariorde Pavitra Mohan Tripathiren arabera, gorpuen indentifikazio lanak oso zailak izaten ari dira, hildako asko bagoien arteko talkak zanpatuak izan direlako. Indore-Patna Express trenaren 14 bagoi izan dira tartean.

Oraindik ez dute zehaztu istripuaren zergatia, Indiako trenbideen elebidun baten arabera. "Legearen barruko ekintza irmoenak burutuko ditugu istripuaren erantzuleen aurka", esan du Trenbide Ministro Suresh Prabhuk.

Indiako trenbide sarea munduko laugarren luzeena da, 65.000 kilometrorekin. 23 bat milioik erabiltzen dute egunero. Txosten baten arabera, 2014an 28.360 istripu egon ziren Indian trenbide sarearekin erlazionatuta, eta 25.006 pertsona hil ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak India