Mundua -

Irak

40 jihadista eta 3 polizia hil dira Estatu Islamikoaren eraso batean

200 bat jihadistek erasoa egin dute segurtasun indarren kontra. Kuartel batean sartu eta gainean zeramatzaten lehergailuak leherrarazi dituzte hainbat suizidek.

Irakeko erasoen artxiboko irudia.
Irakeko erasoen artxiboko irudia.
Irakeko erasoen artxiboko irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 40 jihadista eta 3 polizia hil dira Iraken, Mosuletik hegoaldera 55 kilometrotara dagoen Al Qayara eskualdean, 200 bat jihadistek segurtasun indarren kontra eraso egin ostean.

Niniveko Segurtasun Kontseiluko buruak emandako datuen arabera, jihadistek ontzietan zehartuko dute Tigris ibaia. Erasoaldiak gogorrak izan dira eta lau orduz luzatu dira, agintari horren arabera.

jihadisteko batzuk segurtasun koartelera sartzea lortu dute eta gainean zituzten lehergailuak leherrarazi dituzte.

Estatu Islamikoak Irakeko indarrak geldiarazi nahi ditu, urriaren 17an Mosul hartzeko abiatutako operazioaren martxan denetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken orduko albistea