Mundua -

Lurrikara

5,8 graduko lurrikara berri batek astindu du Zeelanda Berria

Igandean Zeelanda Berrian 7,8 graduko lurrikara izan ostean, bi metroko tsunamia izan da eta gutxienez bi lagun hil dira.

7,8 graduko lehendabiziko lurrikararen ondorioz bi metroko tsunamia izan zen. Argazkia: EFE
7,8 graduko lehendabiziko lurrikararen ondorioz bi metroko tsunamia izan zen. Argazkia: EFE
Zeelanda Berrian lurrikarak bi lagun hil ditu

1:17

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Zeelanda Berrian 7,8 graduko lurrikara izan ondoren, Richter eskalan 5,8 graduko indarra izan duen erreplika bat izan da gaur. Atzoko lurrikararen ostean, bi metroko tsunamia izan zen eta gutxienez bi pertsona hil ziren.

7,8 graduko lurrikara gertatu zenetik, ia beste 400 erreplika zenbatu dituzte.

AEBko Geologia Zerbitzuaren arabera, 5,8 graduko lurrikarak 14 kilometroko sakoneran izan du hipozentroa, Kaikouratik 15 kilometrora. Bertatik gaineratu dutenez, Kaikoura eta Marlborough eskualdeetan eragin zituen atzoko lurrikarak kalte handienak.

"Erabateko hondamendia da. Ez dakit, hilabete askotako lana beharko da", adierazi du John Key Zeelanda Berriko lehen ministroak Kaikoura eta Marlborough eskualdeetara bisita egin ostean. "Zorionez, gauerdian gertatu da", gaineratu du.

Kaikouran, 2.000 biztanle inguru bizi dira, eta lurrikararen ondorioz 1.200 turista inguru bakartuta daudela uste dute agintariek. Izan ere, harri handiak erori dira errepideetara eta arrakalak sortu dira errepide askotan.

7,8 graduko lurrikara Wellingtonen, Zeelanda Berriko hiriburuan, ere sentitu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken ordukoa Lurrikarak gaur Tsunami alerta gaur Ozeania albisteak