Mundua -
Elkarrizketarako mahaia
Elikagaiak eta botikak hornitzeko akordioa adostu dute Venezuelan
Horrez gain, 'Bakean elkarbizi' testua hitzartu dute, elkarrekin bakean bizitzearen aldeko adierazpena dena.
Agentziak | Erredakzioa
Venezuelako Gobernuko ordezkariek eta oposizioko aliantzakoek (MUD) herrialdean urri dauden elikagaien eta botiken hornikuntza bermatuko dituzten neurriak martxan jarriko dituztela adostu dute larunbat honetan elkarrizketa politikorako mahaian.
Horrez gain, Gobernuak eta oposizioak "Bakean elkarbizi" deituriko adierazpena hitzartu dute. Adierazpen horretan alderdi biek herrialdeko Konstituzioa betetzeko konpromisoa hartzen dute , eta bizikidetza baketsu eta konstruktibo baten alde agertu dira, "biolentzia erbesteratuko duena".
Aipatu negoziazio mahaiari urriaren 30ean eman zitzaion formalki hasiera Caracasen, Vatikanoaren eta Hegoamerikako Nazioen Batasunaren (Unasur) babesarekin. Bertako parte dira ere Jose Luis Rodrigez Zapatero (Espaina), Martin Torrijos (Panama) eta Leonel Fernandez (Dominikar Errepublika) presidente ohiak ere.