Mundua -

Hauteskundeak

Nikaraguarrek presidentea aukeratuko dute, Ortega faborito dela

Amerikako Estatuen Erakundeak (AEE) eta Europar Batasunak ezin izango dute prozesua behatu, eta oposizioko bloke nagusiak ere ezin izango du parte hartu.

Hauteskundeak Nikaraguan. Argazkia: EFE
Hauteskundeak Nikaraguan. Argazkia: EFE
Daniel Ortegak irabazteko aukera guztiak ditu

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nikaraguarrek igande honetan hautatuko dute presidentea. Daniel Ortega lider sandinista da faborito nagusia eta, irabaziko balu, laugarren agintaldiari ekitea lortuko luke, hirugarrena jarraian. Prozesuan ez dute AEEk eta Europar Batasunak parte hartuko behatzaile gisa, eta oposizioko bloke nagusia ere kanpoan utzi dute.

Ortegak ditu aukera gehien aurrean dituen bost arerioei irabazteko, botoen % 69,8 lortuko bailuke, M&R Consultores etxeak egindako inkestaren arabera. Rosario Murillo bere emaztea izango litzateke presidenteordea.

Datu horiek kontuan izanda, Ortega, azaroaren 11n 71 urte beteko dituena, izango litzateke garaile hauteskundeen lehen itzulian. Horretarako, botoen % 35 eta bigarrena baino 5 puntu gehiago erdietsi beharko lituzke.

Bestalde, aipatzekoa da Ortegak AEEko eta Europar Batatasuneko behatzaileei betoa jarri diela prozeduran parte har ez dezaten. Aldi berean, AEBko Centro Carter antolakuntzari ere ez dio utzi. Guztiek 2011ko hauteskundeak zalantzan jarri zituzten, 2007an boterea berreskuratu ostean buruzagi sandinista berriz aukeratu zutenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken ordukoa Nikaragua azken ordukoa