Mundua -
Siria
Istiluak berriz Alepon, su-eten humanitarioa amaituta
Aire-erasoak izan dira goizaldean etengabe, eta suziriak ere jaurti dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Erreboltarien eta Siriako erregimenaren arteko borroka berriz ere abian da Alepo hiriaren kanpoaldean, Errusiak eta Damaskoko armadak hasitako aldebakarreko su-etena amaitu ondoren.
Siriako Giza Eskubideen Behatokiak aditzera eman duenez, aire-erasoak eta suziri-jaurtiketak izan dira goizaldean bi aldeen artean, mendebaldeko inguruan eta Alepo hego-mendebaldean.
10 ordu iraun duen "su-eten humanitarioa" bukatu eta gero hasi da borroka. Siriako agintariek kontrolatutako eremuetara jaurtitako suziriek soilik eten dute su-etena, hiriaren mendebaldean. Eraso horren ondorioz, bi pertsona hil eta beste hainbat zauritu dira, soldadu errusiarrak tartean.
Su-etenaren helburua zibilak eta soldaduak Alepo ekialdetik (uztailaren 17az gero gobernu siriarreko indarren kontrolpean) ateratzea izan den arren, oraingoz ez dute irteera horien berri eman.