Mundua -

jazarpena

Turkiak ezkerreko alderdi kurduaren presidenteak atxilotu ditu

Selahattin Demirtas eta Figen Yüksekdag dira atxilotutakoak, Herrien Alderdi Demokratikoaren kide. Alderdiak gutxiengo kurduen eskubideen alde egiten du.

Demirtas Diyarbakir eskualde kurduen "hiriburuan" atxilotu zuten. Argazkia: @hdpdemirtas
Demirtas Diyarbakir eskualde kurduen "hiriburuan" atxilotu zuten. Argazkia: @hdpdemirtas
Demirtas Diyarbakir eskualde kurduen "hiriburuan" atxilotu zuten. Argazkia: @hdpdemirtas

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Poliziak Selahattin Demirtas eta Figen Yüksekdag Herrien Alderdi Demokratikoaren presidenteak atxilotu ditu. Hirugarren indarra da Parlamentuan eta gutxiengo kurduen eskubideen aldeko defentsan egindako lanagatik ezaguna da.

Yüksekdag Ankaran atxilotu dute, bere etxean zegoela, eta Selahattin Demirtas Dyarbakir eskualde kurduen "hiriburuan", apur bat geroago, NTV telebista kateak zabaldu duenez.

Atxiloketok Kurdistango Langileen Alderdiarekin (PKK) lotu duten terrorismoaren gaineko ikerketa baten baitan egin dituzte. Ikerketa abuztuan hasi zuten, eta bi politikariek Auzitegiaren deialdia jaso zuten, Anadolu agentziaren arabera.

Demirtasek eta Yüksekdagek uko egin zioten Epaitegira joateari, diputatuak izanda horretarako eskubidea zutelako, baina aurreko maiatzean Parlamentuak immunitatea kentzeko bozketa egin zuen.

Fiskaltzak, gainera, alderdi horretako beste zazpi diputatu atxilotzeko agindua eman du eta, horietako bat, Sirri Süreyya Önder aktore eta gidoilaria (Turkiako ezkerreko erreferentea) Ankaran atxilotu dute dagoeneko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Turkia berriak