Mundua -

Petrolio isuria

BP konpainiak kritika gogorrak jaso ditu AEBetako Kongresuan

Tony Hayward BP konpainiaren kontseilari delegatua kritikatu dute AEBetako kongresistek eta segurtasunaren gainetik errentagarritasuna bilatzen duen enpresa bateko buruzagia izatea leporatu diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tony Hayward BP Britainia Handiko petrolio-konpainiaren kontseilari delegatuaren kontra gogor egin dute gaur AEBetako kongresistek, eta segurtasunaren gainetik errentagarritasuna bilatzen duen enpresa bateko buruzagia izatea leporatu diote. Mexikoko Golkoan izandako isuriari buruz audientzia egin dute gaur AEBetako Kongresuan.

Haywardek agerraldia egin du AEBetako Kongresuan, Mexikoko Golkoan apirilaren amaieran isuria hasi zenetik aurrenekoz. Kritiketatik ihes egiteko "martxan dagoen ikerketa" erabili du BPko kontseilari delegatuak behin baino gehiagotan.

Mexikoko Golkoan zabalik den petrolio-hobiak egunero 35.000-60.000 petrolio upel isurtzen ditu itsasora (5,5-9,5 milioi litro), azken kalkuluen arabera.

Erabaki "arriskutsuak"

Hobia diseinatzeko orduan BPk erabaki "arriskutsuak" hartu zituela adierazi dute kongresistek aho batez, eta istripua gertatu baino lehen izan ziren ohartarazpenak ez zituela kontuan hartu salatu dute.

Haywardek jaso duen babes bakarra audientziaren hasieran izan du. BP konpainiak isuriak kaltetutako lagunak laguntzeko fondo bat sortzea txalotu du Henry Waxman Energia Batzordeko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea