Mundua -
Floridan
Trump Clintonen aurretik, hauteskundeetarako 8 egun falta direnean
Hauteskundeak irabazteko aukera izateko, Trump Floridan gailendu beharko litzateke, eta azken inkestaren arabera, Clintonen aurretik da boto-asmoan aipatu estatuan.
Agentziak | Erredakzioa
Donald Trump presidentegai errepublikanoak inkestei buelta ematea lortu du Floridan eta, azken inkestaren arabera, Hillary Clinton hautagai demokrataren aurretik da boto-asmoan estatu horretan.
Datorren azaroaren 8ko hauteskundeetan AEBtako presidente izateko aukerarik izan nahi badu, Trumpek Floridan irabazi behar du lehenengo.
Remington ikerketa zentroak egindako zundaketaren arabera, Floridako boto-emaileen % 48k Trumpen alde egingo dute; % 44k, berriz, Clinton babestuko dute.
Ikerketa atzo, urriaren 30ean, egin zuten eta emaitzak bat datoz New York Times egunkariak egun berean argitaratutako datuekin. Komunikabide horrek ere lau puntuko aldea eman dio Trumpi (% 46) AEBtako Estatu idazkari ohiaren aurrean (% 42).
Joan den urriaren 21era arte Clinton zegoen inkesta gehienetan Trumpen aurretik.