Mundua -
Natura
Munduko itsas erreserbarik handiena sortu dute Antartikan
Europar Batasunak eta 24 herrialdetako ordezkariek hartu dute erabakia Australian egindako bileran.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Antartikako itsas fauna eta flora babesteko batzordeak 1,55 kilometro koadroko babes eremu bat sortzea erabaki du Rosseko itsasoan, Antartikan. Horrenbestez, Ross itsasokoa munduko itsas erreserbarik handiena izango da.
Europar Batasunak eta 24 herrialdetako ordezkariek hartu dute erabakia Australiako Hobart hirian egindako bileran.
Urriaren 17an hasi eta gaur amaituko den goi-bilera horretan hiru itsas erreserba sortzeko proposamen jarri dira mahai gainean. Hala ere, bertan bildutakoek Ross itsasoari buruz AEBk eta Zeelanda Berriak egindako proposamena soilik onartu dute.
Ross itsasoan bizi dira, besteak beste, Adelie pinguinoak, enperadore pinguinoak, Antartikako petrelak, Wedell fokak, legatz beltzak eta orka espezie berezi bat.
Datorren urte amaieratik aurrera izango da itsas erreserba, eta 1,55 kilometro koadroko babes eremu bat bada ere 1,12 kilometro koadroko zatian debekatuta egongo da arrantzatzea.