Mundua -

Markak eskualdea

Hiru lurrikarak ikara berpiztu dute Italiako erdigunean

Sismoak 4,6 eta 5,9 gradu artekoak izan dira eta Erroman, Napolin eta Veneziako eskualdean ere sentitu dituzte. Momentuz, ez dute hildakorik zenbatu zaurituen artean.

Larrialdi zerbitzuak Visson, gehien kaltetutako herrian. Argazkia: EFE
Larrialdi zerbitzuak Visson, gehien kaltetutako herrian. Argazkia: EFE
Larrialdi zerbitzuak Visson, gehien kaltetutako herrian. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amatricen, Accumoli eta Arquata del Tronto herrietan, besteak beste, 297 hildako eragin zituen lurrikaratik bi hilabetera beste hiru sismok Italiako erdigunea astindu dute berriz ere, izua biztanleen artean eraginda, oraindik aurreko hondamendiko ondorioak gainditu ez dituztenean.

Ehunka lagunek etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua, Italiako erdigunea astindu duten lurrikaren ondorioek behartuta, eta kanpadendetan egun asko egon behar ez izatea eskatu diote Matteo Renziri.

Babes Zibileko kideek aterpeetara eta behin-behineko zentroetara eraman dituzte Markak izeneko eskualdeko biztanleak, gaua igaro ahal izateko, 5'4, 5'9 eta 4'6 graduko lurrikarek herrialdea astindu eta gero.

Horietako askok ere kanpadendetan eta ibilgailuetan egon behar izango dute datozen orduotan, arrisku-guneetatik urrun.

Babes Zibila pertsona kaltedunak artatzen eta irteten laguntzen saiatu da lehen orduetan eta gaurtik, osteguna, aurrera kalteak zenbatzen hasiko dira.

Halere, kaltedunen artean dagoen kezketako bat da zer gertatuko ote den datozen hilabeteotan, tenperatura oso baxuak egongo direlako.

Hori dela eta, eskaera asko egin dizkiote Matteo Renzi lehen ministroari, ahalik eta arinen konponbidea izatea, euren etxebizitzetara itzuli arte hotzari aurre egin ahal izateko.

La lopcalidad de Visso en una de las más dañadas. Foto: EFE

Oraingo honetan, gehien kaltetutako herriak Ussita, Visso eta Castelsantangelo sul Nera dira, baina egun batzuk igaro arte ezingo dute zenbaterainokoak izan diren kalteak.

Abuztuaren 24an, 6 graduko lurrikara batek Amatrice, Accumoli eta Arquata del Tronto udalerriak astindu zituenean, milaka pertsonak behin behineko kanpalekuetan egon behar izan zuten, eraberritze lanak bukatu eta etxeetara itzuli arte.

Etxebizitzetatik alde egin behar izan zuten pertsona horietako gehienak aterpeetan daude dagoeneko, gutxi batzuk kanpalekuetan jarraitzen badute ere.

Orain, gertaera berri horren aurrean, konponbideak laster etortzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Eguneko albisteak Italia Lurrikarak munduan