Mundua -

5,5 graduko lurrikara

Bosteko indarretik gorako bi lurrikara izan dira Italiako erdigunean

Abuztuan 297 pertsona hil zituen lurrikarak kolpatutako eremu batean jazo da dardara.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,5 graduko lurrikara batek eta 5,9 graduko beste lurrikara batek Italiako erdigunea astindu dute asteazken honetan, bertan 297 pertsona hil zituen dardara bat jazo eta bi hilabetera.

Italiako Babes Zibilak baieztatu duenez, ez da hildakorik egon, baina pertsona bat arin zauritu da astinduaren ondorioz.

Lehendabiziko lurrikara 19:11n gertatu da, eta Las Marcas eskualdean nabaritu da, hau da, abuztua gehien kaltetutako batean. Erroman ere sentitu da.

Bi ordu geroago, lurrak dardara egin du berriro ere Italian, Richter eskalan 5,9 graduko beste lurrikara batek lurra astindu baitu. Sismo berria 21:18ean izan da, Geofisika eta Bolkanologia Institutu Italiarrak (IGNV) zehaztu duenez

Gertatutakoa "larria" dela esan dute suhiltzaileek, baina tokiko agintariek oraindik ez dute baieztatu hildakorik dagoen.

Bestalde, L'Aquila-ko alkateak, Massimo Cialentek, azaldu du herrian ez dela kalte material handirik izan.

Lurrikararen ondorioz eraikin batzuk erori dira Italian. Argazkia: EFE

Lurrikaren ondorioz eraikin batzuk erori dira Italian. Argazkia: EFE

Beste alde batetik, Nicola Zingaretti Lazio eskualdeko presidenteak jakinarazi duenez, Lazioko Babes Zibileko ordezkariekin harremanetan jarri da, baita Amatrice eta Accumoli herrietako alkateekin ere (Rietiko probintzian).

Abuztuaren 24an, 6 graduko lurrikara batek 297 pertsona hil zituen Italiako erdigunean, batik bat Amatrice, Accumoli eta Arquata del Tronto herrietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hondamendi naturalak albisteak Gaurko azken ordukoa Italiako albisteak 2024ko seismoak