Mundua -

Venezuela

Desadostasunak gainditzeko elkarrizketak hasiko dituzte Venezuelan

Nicolas Maduroren Gobernuaren eta Batasun Demokratikoaren Mahaiko (MUD) koalizioaren arteko elkarrizketak urriaren 30ean hasiko dira, Margarita uhartean.

Nicolas Maduro etaGuido Marini. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro etaGuido Marini. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro etaGuido Marini. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emil Paul Tscherrig monsinoreak, Francisco aita santuak Venezuelara bidali duen ordezkariak, astelehen honetan jakinarazi duenez, Nicolas Maduro presidentearen Gobernuaren eta Batasun Demokratikoaren Mahaiko (MUD) koalizioaren arteko elkarrizketak urriaren 30ean hasiko dira Margarita uhartean (Venezuela).

Francisco aita santuaren ordezkariak prentsaurreko eskaini du Caracaseko hotel batean eta bertan azaldu duenez, akordioa egunotan izan duten bilerei esker lortu dute bi aldeek.

Halaber, hurrengo egunetarako aurreikusita dauden manifestazioen garapen baketsua eta demokratikoa, baita horietan parte hartuko duten herritarren segurtasuna ere, bermatzeko baldintzak bien artean adostea erabaki dutela esan du Tscherrig monsinoreak.

Hala, urriaren 30ean bi aldeek hasiko dituzten elkarrizketa horien helburu nagusia desadostasun politikoak, sozialak edota instituzionalak gainditzea da. Ildo horretatik, Venezuelako biztanleek merezi duten bizikidetza demokratikoa bermatu nahi dute.

“Elkarrekin lan egiten badugu bakea eta harmonia lortuko dugu. Aita Santuaren arabera, hitz egiteko aukera badugu ezin dugu bestea etsai gisa ikusi”, gaineratu du Tscherrig monsinoreak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Aita santua bideoak Albisteak Venezuela argazkiak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur