Mundua -

Siria

Gaurko Alepon iragarritako su-etena, indarrean

Siriako Gobernuak iragarri duenez, errebeldeen esku dauden Alepo ekialdeko auzoetan bonbardaketak etengo ditu goizeko zortzietatik arratsaldeko laurak bitartean.

Alepo. Artxiboko argazkia: EiTB
Alepo. Artxiboko argazkia: EiTB
Alepo. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errebeldeak Alepo hiritik ateratzea ahalbidetzeko Siriako Gobernuak iragarritako su-etena gaur goizean sartu da indarrean, bertako Armadak jakinarazi duenez.

Armadako Komando Orokorrak atzo iragarritakoaren arabera, errebeldeen esku dauden Alepo ekialdeko auzoetan bonbardaketak etengo ditu goizeko zortzietatik arratsaldeko laurak bitartean.

SANA Siriako albiste agentziak ohar bidez adierazi zuenez, armak uztera eta amnistia dekretuari etekina ateratzera dei egiten Siriako Gobernuak errebeldeei.

Siriako Gobernuak gidatutako bonbardaketatan nahastuta dagoen Errusiak ere su-etena iragarri du gaurko.

Alepo Siriako bigarren hiri garrantzitsuena da, eta auzo batzuk Gobernuaren kontrolpean daude eta beste batzuk, ostera, errebeldeen pean.

Iraila erdialdean su-etena amaitu zenetik 500 pertsona inguru hil dituzte Alepon, Siriarako Giza Eskubideen Behatokiak zabaldutako datuen arabera. Bestalde, 275.000 pertsona inguru harrapatuta daude Alepo ekitaldean, Gobernu indarrek inguratuta eta elikagaiak eta botikak eskuratzeko zailtasun handiak dituztela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Errusia argazkiak Gaurko azken ordukoa Siria gaur