Mundua -

AEB-KO HAUTESKUNDEAK

Trumpek Clintonen 'animaliei' egotzi die egoitza baten aurkako erasoa

Bonba su-eragile batekin eraso diote Alderdi Errepublikanoak Ipar Carolinan duen bulego bati, eta pintadak egin dituzte.

Donald Trump eta Hillary Clinton telebistako bigarren hauteskunde eztabaidan. Argazkia: EFE
Donald Trump eta Hillary Clinton telebistako bigarren hauteskunde eztabaidan. Argazkia: EFE
Alderdi Errepublikanoaren egoitza bati eraso egin diote Hillsboroughen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Etxe Zurirako hautagai errepublikanoak "Hillary Clinton ordezkatzen duten animaliei" egotzi die Alderdi Errepublikanoak Ipar Carolinan duen egoitza baten kontra izandako erasoa.

"Ipar Carolinan Hillary Clinton eta demokratak ordezkatzen dituzten animaliek Orange konderriko gure bulego bati eraso diote irabazten ari garelako", adierazi du Twitter sarean duen kontuan.

Bonba su-eragile batekin eraso diote Alderdi Errepublikanoak Ipar Carolinako Hillsborough udalerrian duen bulego bati, eta pintadak egin dituzte. "Errepublikanoak naziak hiritik kanpora edota bestela..." zioen pintada bat margotu dute inguruko eraikin batean.

Polizia erasoa ikertzen ari da, eta horren bozeramaile batek azaldu duenez, erasotzaileek sua bota dute Alderdi Errepublikanoaren bulegoko leiho nagusitik barrura, eta su eman diote.

"Bulegoa guztiz suntsituta gelditu da", azaldu du Dallas Woodhouse Alderdi Errepublikanoko buruzagiak. "Guretzat inportanteena da ez dela inor hil; izan ere, bazegoen hori gertatzeko aukerarik", gaineratu du.

Bestalde, Hillary Clinton hautagai demokratak gaitzetsi egin du erasoa, Twitterren duen kontuan mezu hau kaleratuz: "Alderdi Errepublikanoko Ipar Carolinako Orange konderriko egoitza baten kontrako erasoa izugarria eta onartezina da. Esker oneko izan behar dugu denak onik daudelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak Hauteskundeak AEB bideoak Albisteak Trump gaur Hillary Clinton albisteak Profila Hillary Clinton