Mundua -

Nigeria

Boko Haramek Nigerian bahitutako 200dik gora neskatatik 21 askatu ditu

Talde jihadistak eta Nigeriako Gobernuan izandako negoziazioen ondorioa izan da. 270 neska inguru bahitu zituzten 2014an eta oraindik 218k gatibu jarraitzen dute.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boko Haram taldeak duela bi urte eta erdi Nigeriako Chibok hirian bahitu zituen 200dik gora neskatatik 21 askatu ditu, Nigeriako gobernu iturriek jakinarazi dutenez.

Mallam Garba Shehu Nigeriako Presidentetzako bozeramailearen esanetan, Boko Haramek aske utzi ditu 2014ko apirilean bahitutako neska horietatik 21 eta Estatuko Segurtasun Zerbitzuen zaintzapean daude orain.

Aipaturiko neska horien askapena Nigeriako Gobernuaren eta Boko Haram taldearen arteko negoziazioen ondorioa izan da. Shehuk haren Twitter kontuan adierazi duenez, Gurutze Gorriaren eta Suitzako Gobernuaren laguntza ere beharrezkoa izan da.

Bozeramaileak gaineratu duenez, bi aldeek negoziatzen jarraitzen dute.

Mohammadu Buhari Nigeriako presidenteak askapena txalotu du, Shehuren arabera.

Jihadistek 270 neska inguru bahitu zituzten 2014an eta oraindik 218k gatibu jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Nazioarteko albisteak Jihadismoa Gaurko azken orduko albistea