Mundua -
2016ko sariak
Kolonbia, Bakearen Nobel sarirako faboritoen zerrendetatik kanpo
Galdeketan ezezkoak irabazi ostean, hautagaien artean baztertuta geratu da Kolonbia, aurtengo faboritoa izan arren.
Agentziak | Erredakzioa
Kolonbia baztertuta geratu da 2016ko Bakearen Nobel Saria lortzeko hautagai faboritoen arten, bertan egindako galdeketan ezezkoak irabazi ostean. Izan ere, Kolonbiako Gobernuak eta FARCek lortutako bake-akordioak ezezkoa jaso du urriaren 2an egindako erreferendumean.
''Kolonbia kanpo geratu da sinesgarritasundun edozein zerrendatik'', esan du Kristian Berg Harpviken Bakearen Ikerkuntza Institutuko presidenteak, Norvegian.
Historian zehar, hainbat bake-prozesuk jaso izan dute Bakearen Nobel saria. Tartean Ipar Irlandakoak (1998), Israel eta Palestina artekoak (1994) eta Vietnamekoak (1973). Hala ere, inoiz ez du saririk jaso hauteslekuetan kontra botoa jaso ostean.