Mundua -

Kolonbia

Gobernuarekin adostutako bake-akordioa berretsi du FARCek

Aurrerantzean haien arma bakarra "hitza" izango dela adierazi du Timochenkok, galdeketaren emaitzak ezagutu ostean egin duen agerraldian.

Timochenko. Argazkia: EFE
Timochenko. Argazkia: EFE
Ezusteko handia, baina itxaropenik galdu gabe Kolonbian

1:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Timoleon Jimenez ‘Timochenko’ FARCeko buruak astelehen honetan, irailak 3, jakinarazi duenez, gerrillak Kolonbiako Gobernuarekin adostutako bake-akordioa berretsi du. Gainera, igandeko galdeketak “ondorio politikoak” besterik ez dituela esan du, bere esanetan, galdeketak ez baitu “inolako ondorio juridikorik” izango.

Bake-ituna babesteko galdeketan ezezkoa nagusitu dela ezagutu ostean, Timochenkok agerraldia egin du eta FARCen jakinarazpena irakurri du. Hala, gerrillak dio su-etena indarrean jarraituko duela gatazka horretako biktimek bakea merezi dutelako. Ildo horretatik, FARCek Kolonbiako Gobernuarekin adostu zuen bake-akordioa errespetatuko duela esan du Timochenkok.

FARCeko buruak azaldu duenez, gerrillak "bakearen aldeko borondatea" dauka, bakea “gelditzeko” etorri baita.

Ildo horretatik, bakea “eskubide konstituzionala eta betebeharreko eginbeharra” dela ziurtatu du Timochenkok. Halaber, bake-ituna babesteko galdeketak “ondorio politikoak” besterik ez dituela esan du, bere esanetan, galdeketak ez baitu “inolako ondorio juridikorik” izango.

Ezezkoa gailendu da bake-itunaren galdeketan

Kolonbiako Gobernuak eta FARCek duela astebete sinatu zuten bake-itunari buruzko galdeketan, kontrako botoak 6.430.170 izan dira (botoen % 50,22), eta horren aldekoak 6.371.911 (% 47).

Dena den, Timoleon Jimenez Timochenkok gerrillaren bakearen aldeko borondatea berretsi du berriro, eta aurrerantzean erabiliko duten arma bakarra “hitza” izango dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken ordukoa Kolonbia