Mundua -

Bakea Kolonbian

FARC lehergaiak Nazio Batuen Erakundeari entregatzen hasi da

Astelehenean bake akordioa sinatu eta gero, sei hilabeteko epea izango du Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak armak entregatzeko.

Kolonbiako Gobernuak eta FARCek bake akordioa sinatu zuteneko argazkia. Artxiboko argazkia: EFE
Kolonbiako Gobernuak eta FARCek bake akordioa sinatu zuteneko argazkia. Artxiboko argazkia: EFE
Kolonbiako Gobernuak eta FARCek bake akordioa sinatu zuteneko argazkia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Indar Armatu Iraultzailea (FARC) lehergaiak Nazio Batuen Erakundeko misio bereziari entregatzen hasi da, Kolonbiako bake akordioan FARCek eta Kolonbiako gobernuak adostutakoa betez. Kolonbiako Bakearen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioak gaur baieztatu du albistea.

"Hau guztia hasi da, hori gertatuko da eta informazioa emateko ardura duten Nazio Batuen Erakundeko misio bereziko kideek horren berri emango dute", adierazi du Jaramillok kazetarien aurrean egindako adierazpenetan.

Goi Komisarioak ez du FARCek entregatutako lehergaien inguruko informaziorik eman. Hala ere, bertako hedabideek zabaldutako informazioaren arabera, dinamita, eztanda eragiteko soka, anfo lehergaia eta granadak entregatuko dituzte, besteak beste.

Astelehenean Kolonbiako Gobernuak eta Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) bake akordioa sinatu zuten, berrogeita hamar urtetik gorako gatazka armatuari amaiera emanez.

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak astelehenean iragarri zuenez, behin bake akordioa sinatuta NBEko misio bereziak jarduera armatuaren amaiera eta desarmea egiaztatzeko ardura izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Zer gertatu da Kolonbian?