Mundua -

Alemania

Merkel eta koalizio handia ahulduta, Berlingo hauteskundeetan

SPD eta CDU alderdiek sei puntu galdu dituzte, eta Alemaniako hiriburuak muturretara jo du: gora egin dute ezkerrak, berdeek eta ultraeskuinak.

Michael Müller (SPD) egungo alkate-gobernadorea, poztasun neurtuarekin. EFE
Michael Müller (SPD). EFE
Michael Müller (SPD) egungo alkate-gobernadorea, poztasun neurtuarekin. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdibitasuna gainbeheran dago Alemanian, eta Berlinen igandean izandako hauteskundeen emaitzak dira horren lekuko. Bi alderdi handiek, batez ere Angela Merkelen CDU alderdiak, kolpea jaso dute hiri-estatuko hauteskunde erregionaletan, lehen eta bigarren postua eskuratu badute ere. Ultraeskuinak, berriz, gora egin, eta hiriburuko ganberan ordezkaritza lortu du.

SPD Alderdi Sozialdemokratak irabazi ditu bozak, botoen % 21,9 eskuratuta, baina ia zazpi puntu galduta —2011n izan ziren bozak—. Garaipena gorabehera, ezingo du CDU Batasun Kristau-demokratarekin zuen koalizioa osatu. Merkelen alderdiak botoen % 17,7 lortu ditu, 1948tik eskuratutako emaitzarik kaskarrena.

Hori horrela, Michael Muller alkate-gobernadoreak hirukoa osatu beharko du ezkerrarekin —lau puntu gora (botoen % 15,6)— edota berdeekin — bi puntu behera (% 15,3) —.

Berlingo hauteskundeetan protagonistarik izan bada, dena den, Alemaniarako Alternatiba alderdi ultraeskuindarra izan da. Botoen % 13,8 eskuratu ditu, alderdiaren goranzko joera berretsita.

SPDren boto galera ez da oztopo izango Mullerrek alkatetza lortzeko. 2001etik egon da boterean Alderdi Sozialdemokrata.

Merkelentzat kolpe latza izan dira igandeko emaitzak, eta errefuxiatuen politika gogortzeko beste presio-argudio bat izango da Bavariako Batasun Sozial-kristauarentzat

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Alemania albisteak Angela Merkel albisteak Hauteskundeak Alemania gaur