Mundua -
Hauteskunde legegileak
Putinen alderdiak gehiengoa lortu du Errusiako Parlamentuan
Errusiako Alderdi Komunista izan da bigarren indar bozkatuena.
Agentziak | Erredakzioa
Vladimir Putin Errusia Batua alderdiko presidenteak botoen % 54,28 lortu zituen atzo Errusian izandako hauteskunde legegileetan, Hauteskunde Batzorde Nagusiak emandako datuen arabera. Dumako 450 ordezkarietatik 343 irabazi ditu.
Errusiako Alderdi Komunista izan da bigarren indar bozkatuena (42 eserleku), eta Alderdi Liberal Demokratikoa izan da hirugarrena (39 diputatu).
Errusia Zuzena (alderdi sozialdemokratatzat du bere burua) geratu da laugarren, 23 aulkirekin. Dumako eserlekuen erdiaren banaketa proportzionalean parte hartuko duen azken taldea hori da, gutxienez behar diren botoen % 5 baino gehiago lortu baititu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea