Mundua -
Bozketa-eguna
Errusiako parlamentua aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte gaur
Putinen alderdia da faborito nagusia, eta Krimean eta Sepastopolen ere bozkatuko dute gaur lehen aldiz.
Agentziak | Erredakzioa
Parlamentua osatzeko hauteskundeak egingo dituzte gaur Errusian. Aurreikuspenen arabera, Vladimir Putinen alderdiak, Rusia Unida, irabaziko du, nahiz eta babes apur bat galdu duen. Gaur Krimean eta Sepastopolen bozkatuko dute lehen aldiz, 2014an Errusiarekin bat egin ostean.
Errusiako Behe-Ganberan (Duma) partea hartzen duten 450 aulkiak aukeratuko dituzte gaur herritarrek. Horietatik erdiak proportzionalki zehaztuko dira herrialde osoko botoen arabera; gainerakoak, berriz, zirkunskripzioka erabakiko dituzte.
Sistema horri esker, bozkatuenak lortuko ditu aulki gehien; hortaz, Rusia Unidari egingo lioke mesede, adituen aburuz.