Mundua -
Goi-bilera
EBko agintarien goi-bilera hasi da, Bratislavan
Europar Batasunaren etorkizunaren inguruan eztabaidatzeko bildu dira europar agintariak, Erresuma Batukoa salbu.
agentziak | erredakzioa
Europar Batasuneko agintari guztiek, Erresuma Batukoak salbu, bilera hasi dute gaur, Bratislavan, Europako erkidego-proiektuaren eta Europar Batasuna beraren etorkizunaren harira eztabaidatzeko.
Datozen hilabeteotarako 'bidai orria' zehaztea espero da bilera honetatik; besteak beste, bilera horretan berba egingo dute Erresuma Batuaren 'brexit'aren, terrorismoaren, migrazioaren, segurtasuna indartzearen eta ekonomiaren inguruan.
"Egoera kritikoan gaude. Hobetzeko gai garela erakutsi behar dugu", esan du Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak. Halaber, EBren arazo guztiak ezin izango direla konpondu adierazi du.
"Batasuna behar dugu Europa aurrera atera daitekeela frogatzeko", esan du Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak. Ildo horretan, Donald Tusk Europako Kontseiluko presidentearen hitzetan, europarron ezberdintasunak uste baino errazagoak dira gainditzen".