Mundua -
'Askatasunaren Ontziak'
Iranek bi ontzi humanitario bidaliko ditu Gazara asteon
- Hamar militar erretiratuk salatu egin dute laguntza humanitarioa eraman nahi zuten ontzietan egindako sarraskia.
- Israelek lau miliziano hil ditu Gazako uretan.
Erredakzioa
Iraneko Creciente Rojok elikagaiak eta ekipo medikoak bidaliko ditu Gazara hurrengo egunetan, Abdul Rauf Adibzadeh erakundeko zuzendariak gaur aditzera eman duenez.
Iraneko arduradunaren esanetan, bere herrialdeak "larrialdiko ebakuntzak egiteko beharrezko ekipamendua duen ospitale-ontzia" bertara bidaltzeko asmoa du.
Ikerketa independentea exigitu dute
Israelgo Armadako hamar ofizial erretiratuk gutun bat publikatu dute igande honetan, eta ''Askatasunaren Ontzidia''ri egindako erasoa ikertzeko xedez batzorde independentea eratzea exijitu diote Benjamin Netanyahu lehen ministroari.
Gutuna Gaby Ashkenazi Armadako buruari ere zuzenduta dago.
Idatzian, militar ohiek salatu dute erasoa "tragedia militarra eta diplomatikoa" izan dela: "Ez gaude ados inteligentzia informazio akatsa izan zen argudioarekin... eta ez ditugu onartzen harreman publiko txarrak izan ziren argudioak. Argi zegoen hasieratik planak porrot egingo zuela".
Militarrak ontzidia jazarri zuten ontzi militarren antzeko komandanteak izan ziren.
Gutxienez lau milizano palestinar hilda
Bestalde, Israelgo Itsas Armadak ustezko lau miliziano palestinar hil ditu gaur Gazako uretan. Laurak ontzi batean zeuden eta urpekari jantziak zituzten.
Al Aqsako Martirien Brigadak (Al Fataren talde armatua) informatu du hildakoak bere milizianoak zirela eta "ariketak" egiten zeudela.
Armadak ziurtatu du "eraso terrorista" egin asmo zutela.
Hamasek informatu du lau gorpu atzeman dituztela, baina beste gizonezko bat desagertuta dagoela.