Mundua -

Gerra Sirian

Zazpi eguneko su-etena, Sirian

Su-etena atzo 19:00etan sartu zen indarrean, alde guztiek beteko duten zalantzarekin.

Alepo, abuztuan izandako bonbardaketa baten ostean. Argazkia: EFE
Alepo, abuztuan izandako bonbardaketa baten ostean. Argazkia: EFE
15 ordu baino gehiago zibilik hil gabe, Sirian

1:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako Armadaren Komandantzia Gorenak zazpi egunerako su-etena iragarri zuen atzo, astelehena, Ameriketako Estatu Batuek eta Errusiak lortutako akordioari segida emanez.

Su-etena 19:00etan sartu zen indarrean, eta irailaren 18an, 23:59an, amaituko da.

Alabaina, Siriako Armadak zehaztu du talde armaturen batek su-etena errespetatzen ez badu indarrez erantzuteko aukera aztertuko duela.

Bestalde, Siriako Koalizio Nazionalak (oposizioaren aliantza nagusia) eta Siriako Armada Libreak jakinarazi dute su-etenaren aurrean “erantzun positiboa” emango dutela.

Su-etena indarrean sartu baino ordu batzuk lehenago, erasoak izan ziren Siriako hainbat tokitan.

Rami Abderrahman Siriako Giza Eskubideen Behatokiko zuzendariak esan du alde guztiak su-etena errespetatzen ari direla eta nolabaiteko lasaitasuna dagoela, oraingoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Errusia argazkiak Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Siria