Mundua -

Brexit-a

Cameronek uko egin dio Parlamentuko eserlekuari

Politikari kontserbadoreak ohar batean azaldu duenez, orain "erabaki garrantzitsuak" hartu behar dituzte Komunen Ganberan, Brexita dela eta, eta Parlamentuan egotea "distrazioa" izango litzateke.

David Cameron Britainia Handiko lehen ministro ohia. Argazkia: Efe
David Cameron Britainia Handiko lehen ministro ohia.
David Cameron Britainia Handiko lehen ministro ohia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministro ohiak iragarri du Parlamentuko eserlekuari uko egin diola, gobernuburu kargua utzi eta bi hilabetera.

Cameronek 49 urte ditu eta Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitu ala ez erabakitzeko erreferenduma galdu ostean utzi zuen kargua, Brexitaren kontrakoa baitzen. Orain, 2001etik bere esku dagoen Witney barrutiko eserlekua ere utziko du.

Politikari kontserbadoreak ohar batean azaldu duenez, orain "erabaki garrantzitsuak" hartu behar dituzte Komunen Ganberan, Brexita dela eta, eta bera Parlamentuan egotea "distrazioa" izango litzateke.

"Theresa Mayri babes osoa helarazten diot, eta ziur nago Erresuma Batuak aurrera egingo duela bere buruzagitza irmoarekin", adierazi du Cameronek. "Hemendik aurrera, Westminsterretik kanpo eraiki behar dut nire bizitza", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua albisteak David Cameron bideoak Eguneko albisteak