Mundua -

World Trade Center

Clintonek I-11ko ekitaldietatik alde egin behar izan du, zorabiatuta

Aurreko astean pneumonia diagnostikatu zioten. "Ekitaldian, bero-kolpea eta deshidratazioa izan zuen", azaldu du medikuak.

Clinton, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Clinton, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Clintonek bertan behera utzi behar izan ditu kanpainako ekitaldiak

1:18

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hillary Clinton presidentegai demokratak 2001eko irailaren 11ko atentatuetan hildakoak gogoratzeko New Yorken egiten ari ziren ekitaldietatik alde egin behar izan zuen, osasun arazoengatik, "beroaldia" izan eta gero.

Clintonek "arazo medikoa" izan zuen, gertatutakoaren lekuko izan zen segurtasun indarretako kide batek Fox News kateari adierazi zionez.

Antza denez, Clinton zorabiatu egin zen bere ibilgailura zihoanean, eta segurtasuneko kideen laguntza behar izan zuen. "Nolabaiteko osasun arazoa izan zuen", Fox Newsen arabera.

"Clintonek hotzeria izan du, alergiak eraginda. Ostiralean, medikuarenera joan zen, gaixotasunaren bilakaera aztertzera, eta pneumonia diagnostikatu zioten. Antibiotikoak hartu behar ditu, eta atseden hartu beharko du", Lisa Bardack medikuaren esanetan.

"Era berean, ekitaldian, bero-kolpea eta deshidratazioa izan zuen. Azterketa egin diot, hidratatzen eta, hortaz, berreskuratzen hasi da", azaldu du medikuak.

Zorabiatu zenean, Clinton World Trade Centerreko lorategietan zegoen, zutik, 2001eko irailaren 11n bertan hil ziren ia 3.000 lagunen omenezko ekitaldietan parte hartzen, Donald Trump, Barack Obama eta beste hainbat agintarirekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Barack Obama albisteak Hauteskundeak AEB bideoak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump albisteak Hillary Clinton Hillary Clinton biografia