Mundua -

Atentatuen 15. urteurrenean

'AEBk ez du inoiz I-11ko tragedia ahaztuko', Obamaren esanetan

Duela 15 urte gertatutakoa gogoratzeko ekitaldian AEBko presidenteak esan duenez, biktimak omentzeko "modurik onena nazio bezala batuta jarraitzea da".

Omenaldiak nonahi, biktimak gogoratzeko. Argazkia: EiTB
Omenaldiak nonahi, biktimak gogoratzeko. Argazkia: EiTB
Irailaren 11ko biktimak gogoan AEBn

1:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2001eko irailaren 11ko atentatuetako ia 3.000 biktimak omendu dituzte igandean AEBn, erasoen 15. urteurrenean. Barack Obama AEBko presidentea Pentagonoan egindako ekitaldian izan da, eta "AEBk ez ditu inoiz I-11ko tragedia eta bertan hildako pertsonak ahaztuko", adierazi du bertan.

Obamaren iritzian, "biktimak omentzeko modurik onena nazio bezala batuta jarraitzea da". "Familia estatubatuar gisa lotzen gaituen amodioa eta fedea berriztatzen ditugu, eta egun hartako espirituari eusten diogu, ez bakarrik gure herrialdea defendatzeko, baita gure idealak ere", esan du Obamak.

Bestalde, AEBk aurrean dituen mehatxu terroristak ere aipatu ditu presidenteak. "Al-Qaida eta Estatu Islamikoa bezalako taldeek badakite ez direla inoiz gai izango AEB bezalako herrialde handi eta indatsu bat mendean hartzeko", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Barack Obama albisteak Atentatuak bideoak