Mundua -

Erasoa

Gutxienez 25 pertsona hil dituzte Sirian, bonbardaketa batean

Hildakoen artean, zenbait adingabeko dago, baita zauritu ugari ere.

Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 25 pertsona hil dituzte oposizioak kontrolatutako Idlib hirian (Siria), borroka-hegazkinekin egindako bonbardaketa batean. Zenbait adingabeko dago hildakoen artean eta  dozenaka zauritu, inguruko bizilagunek eta erreskate lanetan ari diren pertsonek adierazi dutenez.

Horrez gain, eraso egin duten hegazkinak errusiarrak zirela baieztatu dute lekukoek. Izan ere, altuera handira hegan egiten ari zirela aitortu dute,  eta helikoptero militar siriarren baxuago ibiltzen omen dira.

Azken asteotan, dozenaka pertsona hil dira, Jaish al Faté (Konkistaren Armada) koalizio islamista dagoen tokietan egindako bonbardaketa-kanpainaren ondorioz.

Gaur goizaldean, Estatu Batuek eta Errusiak su-etena adostu dute zazpi egunez datorren irailaren 12tik aurrera, Arkumearen Egunaren ospakizunaren egun berean, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Errusia Gaurko azken orduko albistea Siria