Mundua -

FARC-ekin

Bake akordioa irailaren 26an sinatuko dela baieztatu du Kolonbiak

Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko bake akordioa sinatzeko ekitaldia Cartagena de Indias hirian izango da. Mariano Rajoyk bake akordioa noiz sinatuko zen iragarri zuen inbestidura saioan.

Kolonbiako bake akordioa iragarri zuteneko argazkia. EFE
Kolonbiako bake akordioa iragarri zuteneko argazkia. EFE
Kolonbiako bake akordioa iragarri zuteneko argazkia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko behin betiko bake akordioa irailaren 26an Cartagena de Indias hirian sinatuko dela baieztatu zuen atzo Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak.

Dataren inguruko baieztapen ofizialik ez zen orain arte, nahiz eta Mariano Rajoyk Kolonbiako bake akordioa noiz sinatuko zen iragarri zuen aste honetako inbestidura saioan.

Espainiako jarduneko presidentearen iragarpenaren ondotik, Santosek azaldu zuen oraindik erabakitzeke zegoela Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko bake akordioa sinatzeko eguna, baina irailaren 20tik 30era bitartean egingo zela aurreratu zuen.

2012an Habanan hasitako bake negoziazioen azken geltokia izango da irailaren 26koa eta Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen izenean, Juan Manuel Santos presidenteak eta Rodrigo Londoño Echeverri, 'Timochenko'k sinatuko dute behin betiko akordioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak Kolonbiako albisteak gaur