Mundua -
Boko Haramen indarkeria
1,5 milioi umek ihes egin behar izan dute beraien herrietatik, Afrikan
Boko Haram Nigeriako talde jihadistaren terrorismoak eragin bortitza dauka bereziki Nigeria, Kamerun, Txad eta Niger herrietako umeengan, Unicef taldearen arabera.
Agentziak | erredakzioa
1,5 milioi umek inguru ihes egin behar izan dute Txad lakuaren arroko herrietatik Boko Haram Nigeriako talde jihadistaren terrorismoaren ondorioz, Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak gaur jakinarazi duenez.
Bestalde, milioi bat adingabe inguru harrapatuak daude sarbide zaila duten guneetan.
"Children on the move, children left behin" (Haurrak mugimenduan, atzean utzitako umeak) txostenaren arabera, Boko Haramen terrorismoak eragin bortitza dauka bereziki Nigeria, Kamerun, Txad eta Niger herrietako umeengan.
"Txad lakuko krisiak haurtzaroari eragiten dio eta, hortaz, lehentasunezko tokia izan beharko luke Migrazioen Munduko Agendan", Manuel Fontaine Afrika mendebaldeko eta erdiko eskualdeko zuzendariaren hitzetan.
Bestalde, Nigeria, Niger, Txad eta Kamerungo familiei laguntzeko beharrezkoak diren 273 milioitik % 13 baino ez duela jaso oraindik salatu du Unicefek. Ildo horretan, nazioarteko komunitateari premiazko laguntza eskatu dio Unicefek.