Mundua -

Tunisiako parlamentuan

Tunisiako lehen ministroak konfiantza mozioa galdu du

Habib Essid lehen ministroak ez du Tunisiako parlamentuaren babesa jaso eta batasun nazionaleko gobernua eratuko da orain.

Habib Essid Tunisiako lehen ministroak konfiantzazko mozioa galdu du.
Habib Essid Tunisiako lehen ministroak konfiantzazko mozioa galdu du.
Habib Essid Tunisiako lehen ministroak konfiantzazko mozioa galdu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Habib Essid Tunisiako lehen ministroak konfiantza mozioa galdu du Parlamentuan eta, beraz, gobernu aldaketa izango da orain Afrika iparraldeko herrialde horretan.

Parlamentuan presente zeuden 191 diputatuetatik 118k Essid lehen ministroaren kontra bozkatu dute, 3k alde eta batek abstentziora jo du.

Essid teknokratak bi urte iraun du gobernuan. Lana sortzeko eta hazkunde ekonomikoa bultzatzeko aurrerapen gutxi egin izana egotzi izan diote eta Beji Caid Essebsi Tunisiako presidenteak batasun nazionalerako gobernua eratzeko deia ere erreformak bizkortzeko.

Koalizio gobernua osatzen duten lau alderdi politikoek egindako proposamenetatik irtengo da, ziurrenera, lehen ministro berria eta litekeena da gobernuan ere aldaketak egotea. Tunisiako presidenteak gidatuko ditu Essid lehen ministroaren ordezkoa bilatzeko negoziazioak.

2011ko urtarrilean bota zuten agintetik Ben Ali eta, gerora, iraultza inguruko beste herrialde batzuetara zabaldu zen. Zenbaitek demokraziaren eredutzat jarri izan dute Tunisia; aitzitik, miliziek Gobernuaren egonkortasuna eta eraginkortasuna kolokan jarri dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak