Mundua -

Konbentzio Demokrata

Beltzek eta latinoek jasaten duten arrazakeria salatu du Clintonek

Hauteskundeak irabazten baldin baditu estatubatuar “guztien” presidentea izango dela agindu du hautagai demokratak, “demokratena, independenteena eta errepublikanoena”.

Hillary Clinton Chelsea alabarekin batera Kobentzio Demokratan. Argazkia: EFE
Hillary Clinton Chelsea alabarekin batera Kobentzio Demokratan. Argazkia: EFE
Clintonek batasunerako eta elkartasunerako deia egin du

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beltz eta latinoak AEBn jasaten ari diren “arrazakeria sistemikoa” salatu du Hillary Clinton presidentegai demokratak. Sistema judizialaren erreforma bat eta armen kontrol handiagoa agindu du Clintonek.

“Gure herrian zatiketak sendatu behar ditugu”, adierazi du Clintonek Konbentzio Demokratan emandako hitzaldian.

Hauteskundeak irabazten baldin baditu estatubatuar “guztien” presidentea izango dela adierazi du hautagai demokratak, “demokratena, independenteena eta errepublikanoena”, botoa eman diotenena eta boza eman ez diotenena.

“Zuen historia eta ahots guztiak Etxe Zurira eramango ditut nirekin”, esan du hautagaitza onartzeko diskurtsoan.

Bestalde, Bernie Sanders senatariaren jarraitzaileak gogoan izan ditu Clintonek. “Zuen zioa gurea ere bada”, azpimarratu du.

Senatariaren jarraitzaileek kanpainan erakutsi duten “energia” eta “grina” AEBk behar dituela nabarmendu du Clintonek.

Trumpen aurkako kritikak

Donald Trump hautagai errepublikanoak “mundutik eta gure artean aldendu nahi digu”, ohartarazi du Estatu idazkari ohiak. Publikoaren txaloek Clintonen hitzaldia eten dute behin baino gehiagotan.

“Ez dugu harresirik eraikiko”, adierazi du Clintonek, Trumpek Mexikoko mugan eraiki nahi duenari erreferentzia eginez. Horren ordez, “lan egin nahi duen mundu guztiak lanpostu duina izango duen ekonomia” garatuko duela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Hauteskundeak AEB albisteak Arrazismoa bideoak Trump gaur Hillary Clinton albisteak