Mundua -

Liskarrak

Etxeratzeko agindua astelehen gauera arte luzatu du Thailandiak

Thailandiako lehen ministroak adierazi duenez, joan den asteazken eta osteguneko indarkeria-boladaren ostean hartutako erabakia da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Thailandiako Gobernuak Bangkoken eta iparraldeko, zein ipar-ekialdeko herrialdeetan, etxeratzeko agindua astelehen gauera arte luzatu duela jakinarazi du Abhisit Vejjajiva Thailandiako lehen ministroak.

Oraindik ez da ezagutzen zehaztasunez zein ordutan hasiko den etxeratzeko agindua baina litekeena da 23:00tatik 24:00etara hastea (16:00-17:00 GMT) eta 04:00 etatik 05:00etara amaitzea (21:00-22:00 GMT).

Vejjajivak adierazi duenez, erabakia "beharrezkoa" da joan den asteazken eta osteguneko indarkeria-boladaren ostean hartutako erabakia da.

"Segurtasun neurriak eguneroko bizitzan eraginik ez izatea lortu behar du operazio zentroak, horregatik etxeratzeko aginduaren orduak murriztuko dira", adierazi du.

"Egoera baretuta dago eta normaltasuna bueltatzen ari da", adierazi du alderdi demokrataren buruak.

Bangkok eta beste 23 probintziatan etxeratzeko agindua ezarri zuten asteazkenean, Armadako kideek gobernuaren kontrako manifestarien arteko liskarrekin amaitu zuten egunean hain zuzen ere.

Guztira 15 lagun hil dira eta 100 pertsona baino gehiago zauritu dira alkandora gorrien eta Thailandiako armadaren kideen arteko liskarren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea