Mundua -

Atentatua Afganistanen

Gutxienez 80 hildako Kabulen, ISISek bere gain hartu duen atentatuan

Erasoa bertako 14:30ak aldera jazo da, milaka afganiar Gobernuaren proiektu elektriko baten aurkako manifestazio batean parte hartzen ari zirela.

Atentatua Kabulen. EFE
Atentatua Kabulen. EFE
Dolu-eguna Afganistanen, ISISeko atentatu odoltsuaren ostean

1:30

Agnetziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak (ISIS), talde jihadistarekin lotuta dagoen Amaq agentziaren bidez, bere gain hartu du Kabulen gaur izan den eta gutxienez 80 hildako eta 200 zauritu baino gehiago eragin dituen eraso suizida. Erasoa manifestazio baten aurka egin dute, xiiten adarreko hazara gutxiengo etnikoak deituta zegoena.

Estatu Islamikoko bi borrokalarik lehergailuak zeramatzaten bi gerriko eztandarazi dituzte xiiten topaketa batean, Kabulen", hedabide horrek plazaratu duen ohar labur baten arabera.

Talde horren aldarrikapena talibanek atentatuarekin zerikusirik ez zutela adierazi ostean etorri da.

Zabaiullah Mujahid talibanen bozeramailetako batek gaitzetsi egin du atentatua Twitter bidez: "Jendearen eta erlijioaren artean bereizketa eta diskriminazioa eragiten duen edozein eraso etsaiari mesede egiten dion ekintza bat da".

Afganistaneko Barne Ministerioaren ohar baten arabera, biktima gehienak zibilak dira, nahiz eta martxa zaintzen zeuden "segurtasun indarretako zenbait kide ere badauden". Ashraf Gani Afganistango presidenteak jakitera eman duenez, "terroristak manifestarien artean sartu dira eta lehergailuak eztandarazi dituzte".

Erasoa bertako 14:30ak aldera jazo da, milaka afganiar Gobernuaren proiektu elektriko baten aurkako manifestazio batean parte hartzen ari zirela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy Gaurko azken ordukoa